Infantil eta nagusi mailako pilotarien lehia izango da ikusgai, 16:30ean hasiko den jaialdian
Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak jokatuko dira, larunbat honetan (2012-02-25), Zubietako pilotalekuan. 16:30ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik infantil mailako pilotariak lehiatuko dira, bigarren partidan nagusien 2. mailako pilotariek neurtuko dituzte indarrak, eta azken norgehiagokan nagusien 1. mailakoen txanda izango da.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Otsailak 25, larunbata, 16:30, Zubieta
1. Infantilak: TXOST 1 (Ondaro-Leonet) / ZUBIETA (Bordagaray-Iruretagoiena-Azpiroz)
2. Nagusiak, 2. maila: TXOST 1 (Mitxelena-Zabala-Villaluce) / BEHAR ZANA (Iraola-Nazabal)
3. Nagusiak, 1. maila: BEHAR ZANA 1 (Alejo-Sanchez) / ZUBIETA 1 (Aizpurua-Rezola)
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia…


