Gomazko paletako banakako lehen finalak jokatuko dituzte, larunbat arratsaldean, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: buruz buru zazpiaren barruan, hain zuzen ere. Tolosako Beotibar pilotalekuak hartuko du bi partiden jaialdia: Intxurre klubeko (Alegialdea) Altuna eta Kuku klubeko (Anoeta) Luisa izango dira aurez aurre lehenik, nagusien 2. mailan, eta Oteizako (Azkoitia) Epelde eta Beotibarko (Tolosa) Arregi ondoren, nagusien 1. mailako lehian.
Otsailak 28, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar
1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
INTXURRE-Gorka Altuna Esnaola
KUKU-Alain Luisa Urkola
2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
OTEIZA-Iker Epelde Agirre
BEOTIBAR-Odei Arregi Aizpitarte
Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-GPBanaka7 atalean aurki daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

