Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako finalak, ostiralean, Zarautzen

Buruz buru kantxa osoan lehiatuko dira palistak, nagusien 2. eta 1. mailan, 19:30ean hasita, Aritzbatalde pilotalekuan

Gomazko paletako banakako finalak izango dira berriz ere ikusgai, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Kasu honetan, kantxa osoan aritu dira lehian palistak (zazpiaren barruan lehiatu ziren aurretik), nagusien 1. eta 2. mailan. Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuak hartuko du bi finalen jaialdia, ostiralean, 19:30ean hasita:

Apirilak 8, ostirala, 19:30, Zarautz-Aritzbatalde


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 2. maila:
SORALUZE (Jon Gallastegi) / ORIO (Aritz Lertxundi)

2. Gomazko paleta banaka katxa osoan, nagusiak 1. maila:
AZKOITIA (Iker Epelde) / ZARAUTZ (Javier Daguerre)

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean daude ikusgai txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.