Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako finalak ikusgai, Azkoitian

Buruz buru kantxa osoan lehiatuko dira palistak, nagusien 2. eta 1. mailan, apirilaren 15ean, larunbata; 10:00etan hasiko da jaialdia, Gurea pilotalekuan

Gomazko paletako banakako finalak izango dira berriz ere ikusgai Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Kasu honetan, kantxa osoan aritu dira lehian palistak (zazpiaren barruan lehiatu ziren aurretik), nagusien 1. eta 2. mailan. Eta apirilaren 15ean, larunbata, jokatuko dituzte finalak, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:00etan hasita:

Apirilak 15, larunbata, 10:00, Azkoitia-Gurea


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 2. maila:
OSPELE-Iban Aldalur
BEHAR ZANA-Aratz Luisa

2. Gomazko paleta banaka katxa osoan, nagusiak 1. maila:
AZKOITIA-Iker Epelde
DANOK BAT-Jon Arriaga

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean daude ikusgai txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

Bestetik, joan den asteburuan jubenilen kategoriako larruzko paletako finala jokatu zuten Zumaia 1 eta Txost 1 taldeek, eta zumaiarrek jantzi zituzten txapelak:

Martxoak 31, ostirala, 19:00, Donostia-Altza


2. Larruzko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Aritz Garikano-Joel Martin) 35
TXOST 1 (Abel Eguzkitza-Aritz Retegi) 14

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta-Jubenilak txokoan.

*Argazkiak: GEPF eta Zumaia kluba.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.