Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako finalak

Buruz buru kantxa osoan lehiatuko dira palistak, jardunaldi honetan: ostegunean izango da ikusgai nagusien 2. mailako finala, Alegian; eta ostiralean jokatuko dute nagusien 1. mailakoa, Donostian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako banakako finalak izango dira berriz ere ikusgai, jardunaldi honetan. Kasu honetan, kantxa osoan lehiatu dira palistak (aurretik zazpiaren barruan jokatu zuten), nagusien 1. eta 2. mailan: ostegunean, nagusien 2. mailako finala jokatuko dute, Alegian; eta ostiralean, nagusien 1. mailakoa, Donostian. Hauek dira bi jaialdiak:

Apirilak 10, osteguna, 18:00, Alegia-Elorri


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR-Xabier Zubiria Agirretxe
INTXURRE-Haritz Zabala Murua

Apirilak 11, ostirala, 18:30, Donostia-Altza


1. Gomazko paleta banaka kantxa osoan, nagusiak 1. maila:
ERREPALA-Iban Inda Dainciart
AZKOITIKO OTEIZA-Iker Epelde Agirre

Lehiaketa-Federatua-G-GPbanaka atalean daude ikusgai txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.