Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta banakako lehen finalak, larunbatean, Astigarragan

17:30ean hasiko da jaialdia, Txomiñenen; buruz buru zazpiaren barruan neurtuko dituzte indarrak Mundarroko Luluagak eta Beotibarko Zubiriak lehenik, nagusien 2. mailako partidan, eta Mundarroko Urdangarinek eta Beotibarko Arregik gero, nagusien 1. mailako

Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketan ere jokatuko da finalik asteburuan: gomazko paletako banakako lehendabizikoak, buruz buru zazpiaren barruan, hain zuzen ere. Astigarragako Txomiñene pilotalekuak hartuko du bi partiden jaialdia, eta Mundarroko (Astigarraga bertako kluba) eta Beotibarko (Tolosa) palistak izango dira aurrez aurre, bai nagusien 2. mailako finalean baita 1. mailakoan ere: 

Otsailak 22, larunbata, 17:30, Astigarraga-Txomiñene


1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
MUNDARRO-Axier Luluaga Erroizenea
BEOTIBAR-Xabier Zubiria Agirretxe

2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
MUNDARRO-Ganix Urdangarin Galarza
BEOTIBAR-Odei Arregi Aizpitarte
 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-G-GP banaka 7 atalean aurki daiteke txapelketaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.