Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako finalak, larunbatean, Zarautzen

Nagusien 3., 2. eta 1. mailako partidak izango dira ikusgai Aritzbatalden, 17:00etan hasita

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final gehiago jokatuko dira asteburu honetan: zehazki, gizonezkoen gomazko paletako lehiak. Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan izango da hiru partidako jaialdia, larunbatean, 17:00etan hasita. Ondorengo lerrotan dituzue xehetasunak:

Azaroak 24, larunbata, 17:00, Zarautz-Aritzbalde

1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 3. maila: 
KUKU 2 (Arregi-Manterola) / LOIOLATARRA (Arana-Luarizaierdi)
 
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
LAGUNAK 2 (Arrizabalaga-Lizarralde) / ZARAUTZ (Zabala-Azpeitia)
 
3. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Elezgarai-Garalde) / PAGAZPE (Errazti-Esnaola)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta atalean kontsulta daitezke maila bakoitzeko emaitza, sailkapen eta datu guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.