Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeak izango dira aurrez aurre nagusien 3. mailako lehian, 12:00etan, Aritzbatalden
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen gomazko paletako azken finala jokatuko da asteburuan. Hain zuzen ere, nagusien 3. mailako lehia izango da ikusgai larunbatean, 12:00etan, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeak izango dira nor baino nor gehiago:
Azaroak 30, larunbata, 12:00, Zarautz-Aritzbatalde
1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 3. maila:
ZARAUTZ 1 (Lizaso-Contreras) / GAZTELEKU 2 (Eskudero-Beloki)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma -Gomazko paleta mutil nagusiak 3. maila atalean ikusgai daude lehiak utzitako emaitzak, sailkapenak eta bestelako datuak.


