Lehiaketa

Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, asteburuan, Oñatin, Oiartzunen eta Tolosan

Emakumezkoen nagusien mailako finala izango da ikusgai Oñatin, ostiralean; Oiartzunek kadeteen 2. eta 1. mailako finalak hartuko ditu, egun berean; eta larunbatean, Tolosan, jubenilen 2. mailako eta nagusien 3. mailako finalak jokatuko dituzte

Bukatzear da eskuz binakako lehia Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hainbat final izango dira ikusgai asteburu honetan, hiru jaialditan banatuta: ostiralean, emakumezkoen nagusien mailako finala jokatuko dute Oñatin, eta kadeteen 2. eta 1. mailako finalak Oiartzunen; eta larunbatean, Tolosan, jubenilen 2. mailako eta nagusien 3. mailako lehiak ikusteko aukera izango da. 

Ondorengo lerroetan dituzue jaialdi guztien xehetasunak:

Abenduak 17, ostirala, 19:00, Oñati-Zubikoa
 

1. Eskuz binaka, nagusiak, emakumezkoak: 
BERGARA (Maddi Barrocal-Arrate Bergara) / ALOÑA MENDI (Maddi Etxegarai-Uxue Oses)

Abenduak 17, ostirala, 19:00, Oiartzun-Madalensoro


1. Eskuz binaka, kadeteak, 2. maila: 
LAPKE (Martin Kerejeta-Markel Iturbe) / GAZTELEKU 1 (Aimar Segurola-Joanes Zestau)

2. Eskuz binaka, kadeteak, 1. maila:
OIARPE (Oihan Etxeberria-Mikel Leonet) / LAPKE (Iker Izagirre-Oier Ibarluzea)

Abenduak 18, larunbata, 11:30, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz binaka, jubenilak, 2. maila:
TOLOSA 1 (Ander Iraeta-Oier Aramendi) / AZKOITIA (Jon Etxaniz-Alejandro Juaristi)

2. Eskuz binaka, nagusiak, 3. maila: 
TARTALOETXE 1 (Alex Sukia-Iñaki Galdos) / LAPKE 2 (Oier Otxoa-Pello Olano)

Kategoria eta maila guztietako informazio zehatza nahi izanez gero, klikatu hemen: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.