Ostiral iluntzean, Alegian, gomazko paletako nagusien 3. mailako lehia izango da ikusgai; larunbat goizean, Villabonan, emakumeen gomazko paletako jubenilen finala eta eskuz binaka kadeteen 2. mailakoa; eta igande goizean, Amezketan, eskuz binaka jubenile
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final gehiagoz gozatzeko aukera izango da, berriz ere, asteburuan (2023-12-24). Hain zuzen ere, ostiraletik igandera bitarte, eskuz binakako eta gomazko paleta binakako azken finalak izango dira ikusgai, Alegian, Villabonan eta Amezketan.
Ondorengo lerroetan dituzue hiru jaialdi horien xehetasunak:
Abenduak 22, ostirala, 20:00, Alegia-Elorri
BELOKI 1 (Jon Andueza-Mikel Rodriguez)
Abenduak 23, larunbata, 10:30, Villabona-Bear Zana
1. Gomazko paleta binaka emakumeak, jubenilak:
TXULOBI (Irati Aranburu-Alaitz Navarro)
BEHAR ZANA 2 (Araitz Aldazabal-Haizea Aldazabal)
2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
BEHAR ZANA 1 (Markel Iraola-Adur Otaegi)
OIARPE 1 (Eki Caetano-Ekhi Iradi)
Abenduak 24, igandea, 11:00, Amezketa-Larrunarri
1. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila:
ABANTZU 1 (Aritz Alonso-Aiert Uria)
ILUNPE 1 (Aner Lizaso-Iñigo Sarasua)
2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
ZAZPI ITTURRI 2 (Eneko Gorostidi-Oier Plazaola)
ILUNPE 2 (Urtzi Egiguren-Jakes Elosegi-Oier Larrañaga)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazio guztia.


