Zumarragak hartuko du jaialdietako bat, larunbatean, 17:00etan: Beloki eta Orio 2 taldeek gizonezkoen nagusien 3. mailako finala jokatuko dute lehenik, eta Altzatarrak eta Kukuk 2. mailakoa ondoren; bestea Hernanin izango da, ordu berean, baina igandean:
Asteburuan izango dira ikusgai binakako gomazko paletako gainontzeko finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Zumarragak eta Hernanik hartuko dituzte jaialdiak: Zumarragan, larunbatean, gizonezkoen nagusien 3. eta 2. mailako finalak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita; eta Hernanin, ordu berean, baina igandean, emakumezkoen jubenilen eta nagusien 2. mailako finalak izango dira.
Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu finalen jaialdiak:
Azaroak 27, larunbata, 17:00, Zumarraga-Beloki
1. Gomazko paleta nagusiak, 3. maila, gizonezkoak:
BELOKI (Jon Andueza-Mikel Rodriguez) / ORIO 2 (Iker Lizaso-Iban Aldalur)
2. Gomazko paleta nagusiak, 2. maila, gizonezkoak:
ALTZATARRA (Xabier Elejalde-Julen San Miguel) / KUKU (Alain Luisa-Aratz Luisa)
Azaroak 28, igandea, 17:00, Hernani-Udalekoa
1. Gomazko paleta jubenilak, emakumezkoak:
HERNANI 2 (Enara Macicior-Alaitz Barrenetxea) / HERNANI 1 (Maddi Iriondo-Ane Kerejeta)
2. Gomazko paleta nagusiak, 2. maila, emakumezkoak:
AIA (Nahia Eizmendi-Garazi Eizmendi) / ATAUN (Amaia Lopez-Naiara Aldasoro)
Kategoria eta maila guztietako informazio zehatza nahi izanez gero, klikatu hemen: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka.


