Debako bikoteak jantzi ditu aurten txapelak, Azkoitiari finalean irabazita
Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiarekin eman diote amaiera emakumeen aisialdiko paleta taldeen ikasturteari. Joan den larunbatean (2018-06-16) jokatu zuten, Irurako pilotalekuan. Eta Debako bikoteak jantzi zituen txapelak, finalean Azkoitiari irabazita.
Azkoitia, Deba, Hernani, Mutriku, Oiartzun eta Zizurkil herrietako bikoteek jokatu dute aurten txapelketa. Hauek izena emandako pilotariak:
- Azkoitia: Amaia Aizpuru-Ana Odriozola
- Deba: Anitze Agirrezabala-Iratxe Astigarraga
- Hernani: Loli Izagirre-Ainhoa Erice-Marta Murua
- Mutriku: Maite Barruetabena-Jaione Arreitunandia
- Oiartzun: Irati Bengoetxea-Ekhiñe Soroa
- Zizurkil: Edurne Osa-Kristina Ezkurdia
10:00etan hasi zuten eguna, multzoen zozketarekin. Deba, Azkoitia eta Hernani egokitu ziren A multzoan, eta Mutriku, Oiartzun eta Zizurkilekin osatu zen B multzoa.
10:15ean ekin zioten lehenengo faseari, hau da, itzuli bateko ligaxka multzo bakoitzean. Hauexek izan ziren sailkapen fase horren emaitzak (partidak 15 tanto edo 10 minutura):
- Deba 9 / Azkoitia 10
- Mutriku 4 / Oiartzun 10
- Deba 8 / Hernani 6
- Mutriku 7 / Zizurkil 5
- Azkoitia 3 / Hernani 9
-
Oiartzun 10 / Zizurkil 6
Ligaxka amaituta, honela gelditu zen sailkapena:
A multzoa
- Hernani
- Deba
-
Azkoitia
B multzoa
- Oiartzun
- Mutriku
- Zizurkil
Hamaiketakoaren ondoren hasi zen bigarren fasea, final-laurdenekin. Bi multzoetako lehenengoek finalerdietarako sailkapena lortua zuten, eta bigarren eta hirugarren sailkatuak lehiatu ziren final-laurdenetan (berriz ere partidak 15 tanto edo 10 minutura):
- Azkoitia 10 / Mutriku 6
-
Zizurkil 3 / Deba 15
Eta ondoren jokatu ziren finalerdietan ere Azkoitia eta Deba nagusitu ziren (oraingoan partidak 15 tanto edo 15 minutura):
- Azkoitia 15 / Hernani 3
-
Deba 12 / Oiartzun 8
Finalean, azkenik, Debako bikotea nagusitu zen azkoitiarren aurka:
- AZKOITIA 6 / DEBA 14
Zorionak parte-hartzaile guztiei eta hurrengo ikasturtera arte!
Webgune honetako Argazki galeriak txokoan daude ikusgai eguneko hainbat irudi: https://bit.ly/2Kr3rzL

