Lehiaketa

Gipuzkoako Selekzioaren hurrengo aurkaria: Nafarroa

Jardunaldi honetan atseden egingo du federazioen arteko GRABNI Txapelketak, eta apirilaren 16ko asteburuan jokatuko du Gipuzkoak Nafarroaren kontra, etxean

Nafarroa izango du hurrengo aurkaria Gipuzkoako Selekzioak federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Jardunaldi honetan (2023-04-09) atseden egingo du torneoak, eta apirilaren 16koan izango dira aurrez aurre Gipuzkoa eta Nafarroa, etxeanWebgune honetako Kartelera atalean ikus daitezke gipuzkoarrek jokatuko dituzten jaialdi guztiak. Bizkaia vs Errioxa eta Araba vs Iparralde izango dira asteburu horretako gainontzeko aurrez aurrekoak.

Hori jokatuta, jardunaldi bakarra faltako da ligaxka bukatzeko; apirilaren 23koa, alegia: Bizkaiaren kontra neurtu beharko ditu indarrak Gipuzkoak, bizkaitarren etxean.

Finalerdien txanda izango da gero, apirilaren 30eko asteburuan. Hain zuzen ere, Gipuzkoak hartuko ditu ezker hormako finalerdiak, eta Bizkaian jokatuko dituzte trinketekoak

Final guztiak maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira, Araban.

Hona hemen egutegi osoa:

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 19 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa


Bizkaia

Errioxa Araba
2 MARTXOAK 26


Bizkaia

Iparralde
GIPUZKOA


Araba

Nafarroa Errioxa
3 APIRILAK 2 Araba Bizkaia
Errioxa GIPUZKOA
Iparralde Nafarroa
4 APIRILAK 16 GIPUZKOA Nafarroa
Bizkaia Errioxa
Araba Iparralde
5 APIRILAK 23


Bizkaia

GIPUZKOA
Araba Nafarroa
Errioxa Iparralde
6 APIRILAK 30


FINALERDIAK
Bizkaian: Trinketa
GIPUZKOAN: Ezker Horma

7 MAIATZAK  7
FINALAK
Araban
 

Orain arteko emaitzak eta informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.