Lehiaketa

Gipuzkoako Selekzioa ari da buru-belarri lanean federazioen arteko GRABNI Txapelketarako

Martxoaren 19ko jardunaldian ekingo diote lehiari Gipuzkoako pilotariek, eta haiekin batera Arabako, Bizkaiko, Iparraldeko, Nafarroako eta Errioxako ordezkaritzek; maiatzaren 7ko asteburuan izango dira finalak

Gipuzkoako Selekzioa buru-belarri ari da lanean laster iritsiko den hitzordu garrantzitsurako: federazioen arteko GRABNI Txapelketa. Martxoaren 19ko asteburuan ekingo diote lehiari Gipuzkoako pilotariek eta, haiekin batera, Arabako, Bizkaiko, Iparraldeko, Nafarroako eta Errioxako (Espainia) ordezkaritzek.

Bost jardunaldiko ligaxka jokatuko dute guztiek lehenik, martxoaren 19ko jardunaldian hasi eta apirilaren 23kora bitarte. Etxetik kanpo hasiko du txapelketa Gipuzkoak, Iparralden, hain zuzen ere; 3. eta 5. jardunaldietan ere etxetik kanpo bidaiatu beharko du, Errioxaren eta Bizkaiaren aurka aritzeko, hurrenez hurren. Gainontzeko bi jardunaldiak, hau da, 2.a eta 4.a, etxean jokatuko ditu Gipuzkoako Selekzioak: Araba hartuko du bigarrenean, eta Nafarroa laugarrenean.

Ligaxka bukatuta, finalerdien txanda izango da, apirilaren 30eko asteburuan. Hain zuzen ere, Gipuzkoak hartuko ditu ezker hormako finalerdiak, eta Bizkaian jokatuko dituzte trinketekoak.

Final guztiak maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira, Araban.

Hona hemen egutegi osoa:

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 19 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa


Bizkaia

Errioxa Araba
2 MARTXOAK 26


Bizkaia

Iparralde
GIPUZKOA


Araba

Nafarroa Errioxa
3 APIRILAK 2 Araba Bizkaia
Errioxa GIPUZKOA
Iparralde Nafarroa
4 APIRILAK 16 GIPUZKOA Nafarroa
Bizkaia Errioxa
Araba Iparralde
5 APIRILAK 23


Bizkaia

GIPUZKOA
Araba Nafarroa
Errioxa Iparralde
6 APIRILAK 30


FINALERDIAK
Bizkaian: Trinketa
GIPUZKOAN: Ezker Horma

7 MAIATZAK  7 FINALAK
Araban

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.