Lehiaketa

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak, larunbatean, Oiartzunen

Infantil, jubenil eta nagusi kategorietako lehiak izango dira ikusgai; 17:15ean hasiko da jaialdia, Madalensoron

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak ikusteko aukera izango da, larunbatean, Oiartzunen. Hiru norgehiagoka jokatuko dituzte, hiru kategoria desberdinetakoak: infantilena lehenik (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa), jubenilena gero (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa) eta nagusiena azkenik (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa). 17:15ean hasiko da jaialdia, Madalensoron:

Martxoak 22, larunbata, 17:15, Oiartzun-Madalensoro
 

1. Infantilak (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 3 (Peru Arrizabalaga Pikabea-Markel Linde Hernandez)
ZUBIETA 1 (Eñaut Agirreurreta Iparragirre-Aitor Ormazabal Garrido)

2. Jubenilak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Manex Agirre Soto-Aitor Zabaleta Urdanpileta)
ZUBIETA 2 (Haritz Agirreurreta Iparragirre-Peru Garaiyurrebaso Urdanpileta)

3. Nagusiak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua Arroyo-Joseba Aizpurua Arroyo)
TXOST 1 (Txomin Nazabal Etxebeste-Andoni Zabala Lekuona-Xabier Ondaro Ezkurra)

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Joko Garbi eta Lehiaketa-Federatua-G-Joko Garbi (jubenilak eta nagusiak) kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.