Datorren asteartean, hilak 21, 2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa aurkeztuko dugu, 19:00etan, Donostiako Kirol Etxean.
Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak babestuko dute, beste behin, Herriartekoa.
Aurtengo edizioaren hainbat datu eman ondoren, kanporaketen zozketa egingo dugu.
24 herrik eman du izena eskuzko lehian (iaz baino 3 gehiago), 10 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez (4 gehiago aurten) eta 18 gomazko paletaz (4 gehiago). Zesta-puntaz, bi herrik besterik ez dute izena eman eta, hortaz eta zoritxarrez, ez da txapelketarik izango espezialitate honetan. Hauexek izango dira 2026ko parte-hartzaileak:
ESKUA
- Aduna
- Aia
- Albiztur
- Alegia
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Andoain
- Antzuola
- Aretxabaleta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Donostia
- Eibar
- Hernani
- Lazkao
- Oiartzun
- Oñati
- Usurbil
- Zaldibia
- Zegama
- Zestoa
- Zizurkil
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
- Ordizia
- Zumaia
GOMAZKO PALETA
- Aia
- Alegia
- Andoain
- Anoeta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Donostia
- Eibar
- Errenteria
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Oiartzun
- Soraluze
- Tolosa
- Zarautz
- Zestoa
- Zumaia
- Zumarraga
Maiatzaren lehen asteburuan ekingo diote txapelketari eskuz eta gomazko paletaz, eta maiatzaren 10ekoan larruzko paleta eta pala motzez.
Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango dira txapelketaren nondik norako guztiak.

