19:00etan hasiko da ekitaldia, Donostiako Kirol Etxean, eta kanporaketen zozketa egingo da; 22 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan; txapelketa maiatzaren 10eko asteburuan jarriko da martxan
Apirilaren 29an, asteazkena, aurkeztuko dute 2015eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Donostiako Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5). 19:00etan hasiko da ekitaldia. Kanporaketen zozketa ere egingo dute bertan.
Edizio honetan, 22 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
- Aia
- Alegia
- Andoain
- Arrasate
- Asteasu
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Beasain
- Bidania-Goiatz
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Lezo
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Zestoa
- Zizurkil
-
Zumarraga
PALA
- Andoain
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
-
Ordizia
ZESTA-PUNTA
- Donostia
- Mutriku
- Zumaia
Maiatzaren 10eko asteburuan ekingo diote txapelketari, eskuko eta zesta-puntako lehiekin; palakoa, bestalde, maiatzaren 17ko asteburuan hasiko da. Palakoa izango da, hain zuzen ere, jokatuko den lehendabiziko finala: ekainaren 14an, Donostian. Zesta-puntakoa jokatuko da ondoren, ekainaren 21eko asteburuan, hasiera batean Mutrikun. Eta, azkenik, uztailaren 5ean izango da eskuko finala, Donostiako Atano III.ean.
Gipuzkoa Berria izango da 2015eko Txapelketaren babeslea.


