19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da bertan: 17 herrik eman du izena eskuko lehian, 8 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz
Apirilaren 18an, asteartea, aurkeztuko dugu 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5. Donostia) izango da ekitaldia, 19:00etan hasita.
Aurtengo edizioaren hainbat xehetasunen berri eman eta gero, kanporaketen zozketa egingo dugu.
Babesle berria izango du 2023ko edizioak: Rural Kutxa. Bertako-k ere jarraituko du lankidetzan, eta Negua-renak dira elastikoak.
17 herrik eman du izena eskuko lehian, 8 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, honakoak dira:
ESKUA
- Aduna
- Altzo
- Amezketa
- Andoain
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Hernani
- Idiazabal
- Larraul
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Zaldibia
- Zestoa
- Zumarraga
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Oiartzun
- Olaberria
- Ordizia
GOMAZKO PALETA
- Andoain
- Anoeta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Deba
- Donostia
- Hernani
- Mutriku
- Oiartzun
- Tolosa
- Zarautz
- Zestoa
- Zumaia
- Zumarraga
ZESTA-PUNTA
- Hondarribia
- Mutriku
- Zumaia
Txapelketa apirileko azken asteburuan hastea aurreikusten da.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango dira txapelketaren nondik norako guztiak.


