100 urte

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Egun paregabea, iruditan

Cueto-Arratibel bikoteak irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako multzo gorriko finala, eta Zulaika-Huegun bikoak multzo urdinekoa; gurpil aulkiko gomazko paletako lehian, Senperena-Merino bikoteak jantzi ditu txapelak

Binakako finalekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketa. Maila eta giro bikaineko finalekin. Are bereziago izan dira, gainera, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean Oiartzunen antolatutako Euskal Pilota Eguneko ekitaldietako bat izan baitira (GEPFren mendeurrenaren ospakizunetan). 

Sheila Cueto Sistiaga-Josu Arratibel Agirrebarrena eta Luis Zulaika Galdos-Iraitz Huegun Iturralde bikoteek irabazi dute adimen urritasuneko teniseko paletako Gipuzkoako Txapelketa, multzo gorrian eta multzo urdinean, hurrenez hurren, Josu Eskisabel Eñaga-Hodei Asteasu Santos eta Mikel Vega Etxezarreta-Eneko Sagarmendi Fernandez bikoteen aurka. Eta Aingeru Senperena Iraola-Mikel Merino Bengoa bikoak jantzi ditu txapelak gurpil aulkiko gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketan, finalean Leire Troitiño Berasategi-Beñat Lizaso Muxika bikoari irabazita:
 

Maiatzak 10, larunbata, 16:00, Oiartzun-Madalensoro
 

– Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria
1. Sheila Cueto Sistiaga-Josu Arratibel Agirrebarrena
2. Josu Eskisabel Egaña-Hodei Asteasu Santos

– Gomazko paleta, gurpil aulkia:
1. Aingeru Senperena Iraola-Mikel Merino Bengoa
2. Leire Troitiño Berasategi-Beñat Lizaso Muxika

Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina:
1. Luis Zulaika Galdos-Iraitz Huegun Iturralde 
2. Mikel Vega Etxezarreta-Eneko Sagarmendi Fernandez 

Txapelketa honetan bidelagun izandakoei eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauetatik, eta parte hartu duten pilotari guztiak zoriondu.

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).

miniImagen

Paregabea izan zen Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Eguna, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) Oiartzunen elkarlanean antolatutako ekimena, lehenaren mendeurreneko ospakizunen barruan. 

Eskerrik asko Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioari, beti bezain bidelagun aparta izateagatik, batean zein bestean parte hartu zenuten pilotariei, Oiartzungo Udalari eta ekimena babestu duzuen guztiei!

Argazki galeriak atalean dituzue jasota, iruditan, ospakizunak utzitako hainbat uneKlikatu eta ikusi!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.