Lehiaketa

Gipuzkoako Eskolarteko Xare Txapelketa. Txapeldunak

Gizonezkoen paleta argentinarreko finalak izan dira ikusgai, Irunen; eta, iaz bezala, Ramuntxo 2 taldeak nagusitu dira klub berekoen arteko lehietan, bai 1. mailan baita 2.goan ere

Iaz bezala, jakina zen Ramuntxo klubarentzat izango zirela gizonezkoen paleta argentinarreko txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Izan ere, lau finalistak Irungo klub horretakoak ziren. Bada, iaz bezala hau ere, Ramuntxo 2 taldeek irabazi dituzte finalak, bai 1. mailan bai 2.goan ere; hain zuzen ere, Larrarte-Mutuberria 1. mailan eta Zapiain-Galdos 2. mailan (iazko final bera errepikatu da 1. mailan, baina emaitza justu alderantzizkoa izan da: Monserrat-Pablos izan ziren txapeldun, eta Larrarte-Mutuberria txapeldunorde). Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak: 

Otsailak 29, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO 2 (Zapian-Galdos) 30 / RAMUNTXO 1 (Letamendia-Mutuberria) 23

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Monserrat-Pablos) 19 / RAMUNTXO 2 (Larrarte-Mutuberria) 30

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago eskuragarri txapelketaren informazio guztia, eta baita zehazki gizonezkoen paleta argentinarreko lehiarena ere.

miniImagen

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako xareko finalak jokatu zituzten, joan den larunbatean (2020-02-29), Irurako Ametsa trinketan. Ondorengo lerrotan laburbiltzen ditugu emaitzak:

Infantilak, mutilak: AMETSA 1 24 / AMETSA 2 30

Infantilak, neskak: AMETSA 3 30 / AMETSA 2 18

KadeteakAMETSA 5 35 / AMETSA 2 24

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Xare atalean aurki daiteke Gipuzkoako Eskolarteko Xare Txapelketari buruzko informazio guztia. Eta finalen sari-banaketako hainbat irudi daude ikusgai Argazki galeriak txokoan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.