Alebin eta infantil kategorietako txapelketak osorik jokatuko dira egun horretan, 16:00etan hasita: lehenik, alebinek sailkatze-partidak jokatuko dituzte eta, gero, finala; ondoren, infantilen sailkatze-partidak izango dira ikusgai eta, azkenik, haien fin
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, alebin eta infantil kategorietako nesken eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, larunbatean (2019-02-08), Zaldibiako Resti pilotalekuan.
Zehazki, finalez gain, kategoria horietako txapelketak osorik jokatuko dituzte egun horretan. Hauxe da, hain zuzen ere, aurreikusitako egitaraua gutxi gorabeherako ordutegiekin:
- 16:00: Egunari hasiera, alebinen sailkatze-partidekin
- 17:30: Alebinen finalerdiak
- 18:00: Alebinen finala. Ondoren, sari-banaketa
- 18:15: Infantilen sailkatze-partiden hasiera
- 19:30: Infantilen finala eta sari-banaketa
7 bikote lehiatuko dira alebinetan:
- Aduna
- Antigua
- Bergara
- Igeldo
- Jakintza A (Ordizia)
- Jakintza B (Ordizia)
- Urdaneta (Ordizia)
- Villabona
- Zaldibia
Eta infantiletan 4 bikote ariko dira nor baino nor gehiago:
- Altzo
- Antigua
- Eskoriatza
- Lezo
Ea pilota festa politta izaten den. Animatu eta azaldu frontoira!
Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa eskua atalean.


