Lehiaketa

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Txapeldunak

17:30ean hasiko da jaialdia, eta bost partida izango dira; lehenik, gomazko paletako txapelketako binakako finalerdia eta finala jokatuko dituzte, ondoren gomazko paletako banakako finala, eta azkenik gurpil aulkiko gomazko paletako binakako lehiaren fina

Pilota Egokituaz gozatzeko aukera izango da datorren larunbatean (2018-05-26), Andoainen. Izan ere, hainbat txapelketetako azken fasea jokatuko da, Arrate frontoian, 17:30etik aurrera.

Bost partida izango ditu jaialdiak: lehenik, adimen urrritasuneko gomazko paletako txapelketako binakako finalerdia jokatuko dute, eta ondoren finala. Jarraian, gomazko paletako banakako finala. Eta, azkenik, gurpil aulkiko gomazko paletako lehiaren bi norgehiagoka, binaka: lehenik finalerdia, eta gero finala.

Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:

Maiatzak 26, larunbata, 17:30, Andoain-Arrate

1. Gomazko paleta binaka. Finalerdia:
IBAI CASTILLA-IRAITZ HUEGUN / LANDER ORTEGA-JURDAN ARAKISTAIN

2. Gomazko paleta binaka. FINALA: 
SHEILA CUETO-ENEKO SAGARMENDI / Finalerdiko irabazleak

3. Gomazko paleta banaka. FINALA: 
ENEKO SAGARMENDI / IRAITZ HUEGUN

4. Gurpil aulkiko gomazko paleta binaka. Finalerdia: 
JOSEBA LASA-ASIER NABARIDAS / ARITZ ARREGI-AINGERU SENPERENA

5. Gurpil aulkiko gomazko paleta binaka. FINALA: 
JESUS MATARRANZ-BEÑAT LIZASO / Finalerdiko irabazleak

Gure webguneko Lehiaketa-Egokitua atalean, esteka honetan klikatuz, kontsulta daiteke Pilota Egokituko Txapelketei buruzko informazio guztia: https://bit.ly/2J0y9OH

miniImagen

Bukatu da 2017-18 ikasturteko Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa. Ondorengo lerrotan laburbildu ditugu final guztien emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

ESKUZ BINAKA

Alebin neskak:
ANTZUOLA (Ane Fidalgo-Leire Galeano) 16 / AMEZKETA (Garazi Alkain-Janire Goñi) 5

Alebin mutilak
PELLO ERROTA-ASTEASU (Oihan Lanzeta-Aimar Segurola) 4 (6, 6, 6, 6) / JAKINTZA 5D (Egoi Aierbe-Harrieta Etxabe-Ibon Lasa) 0 (4, 2, 1, 3)

Infantil neskak:
DONOSTIA (Eider Goikoetxea-Mirian Arraiza) 16 / ALEGIA 2 (Ane Ugartemendia-Aisha Etxeberria) 12

Infantil mutilak
ANTZUOLA 1 (Nagore Galeano-Unax Errasti) 11 / IZURUN 3 (Eneko Lopetegi-Xuban Goikoetxea) 16

Kadete neskak:
OÑATI-ANDOAIN (Uxue Oses-Nora Mendizabal) 3 / ANTZUOLA-ZESTOA (Nagore Galeano-Naroa Agirre) 16

Kadete mutilak
ARRASATE K1 (Mikel Goñi-Manex Bengoa) 16 / ARRASATE K2 (Ibai Etxebeste-Ibai Irasuegi) 15

GOMAZKO PALETA

Alebin neskak:
VILLABONA (Arretxe-Altuna) 0 (5,3,2) / ADUNA 1 (Navarro-Zubillaga) 4 (6,6,6)

Alebin mutilak
ALTZO (Gorostiaga-Olano) 4 / ZUMAIA 1 (Etxabe) 0

– Infantil neskak:
ZUMAIA 1 (Azkue-Zuazobide-Olaizola) 22 / ATAUN (Perlines-Urrestarazu) 25

– Kadete neskak
VILLABONA 3 (Elgarresta-Mendizabal) 25 / VILLABONA 2 (Ugarte-Inza) 14

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia: https://bit.ly/2F2eV6Z. Sari-banaketetako hainbat irudi ere ikusgai daude Argazki galeriak atalean: https://bit.ly/2H0Ld1p

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.