Eskuko lehian final-zortzirenen joanekoak jokatuko dituzte, eta iaz lehen zazpi postuetan sailkatutako herriak batuko dira jokora; zesta-puntan, ligaxkako bigarren jardunaldia izango da ikusgai
Finalerdietan sartuko da asteburuan (2016-05-22) Herriarteko Pala Txapelketa. Hain zuzen ere, finalerdien joanekoak jokatuko dituzte Andoainek eta Olaberriak alde batetik, eta Debak eta Errenteriak bestetik. Eskuko txapelketan, bestalde, final-zortzirenen joanekoak izango dira ikusgai; gainera, aurreko edizioan lehendabiziko zazpi postuetan sailkatutako herriak batuko dira lehiara. Zesta-puntan, azkenik, ligaxkako bigarren jardunadia jokatuko dute.
Hona hemen asteburuan ikusgai izango diren 11 jaialdiak (eskuko 8, palako 2 eta zesta-puntako 1):
OSTEGUNA, MAIATZAK 19
– 20:00, Deba-Aldats: DEBA / ERRENTERIA (pala)
OSTIRALA, MAIATZAK 20
– 19:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / DONOSTIA (zesta)
– 19:00, Lazkao-Joxe Miguel Barandiaran: LAZKAO / USURBIL (eskua)
– 19:30, Tolosa-Beotibar: OÑATI / TOLOSA (eskua)
– 20:00, Asteasu-Usarrabi: ASTEASU / OIARTZUN (eskua)
– 20:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / ASTIGARRAGA (eskua)
– 22:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: BERGARA / AZPEITIA (eskua)
LARUNBATA, MAIATZAK 21
– 17:00, Andoain-Arrate: ANDOAIN / OLABERRIA (pala)
– 17:00, Donostia-Atano III: DONOSTIA / ZIZURKIL (eskua)
– 19:00, Arrasate-Uarkape: ARRASATE / AZKOITIA (eskua)
– 20:00, Aduna-Udalekoa: ADUNA / HERNANI (eskua)
Edizio honetan, 25 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
- Aduna
- Aia
- Altzo
- Andoain
- Arrasate
- Asteasu
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Bidania-Goiatz
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Lazkao
- Lezo
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Usurbil
- Zestoa
- Zizurkil
-
Zumarraga
PALA
- Andoain
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
-
Ordizia
ZESTA-PUNTA
- Donostia
- Mutriku
- Zumaia
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartuko dute parte txapelketa honetan. Baja izango dira, berriz, Alegia eta Beasain.
Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.
Zozketak erabakitakoaren arabera, hauexek izango dira jardunaldiak:
ESKUA
– Maiatzak 8 eta 15, final-hamaseirenak
– Maiatzak 22 eta 29, final-zortzirenak
– Ekainak 5 eta 12, final-laurdenak
– Ekainak 19 eta 26, finalerdiak
– Uztailak 3, finala, Donostiako Atano III.ean
PALA
– Maiatzak 8 eta 15, final-laurdenak
– Maiatzak 22 eta maiatzak 29, finalerdiak
– Ekainak 5, finala, Donostiako Atano III.ean
ZESTA-PUNTA (ligaxka)
– Maiatzak 15, 1. jardunaldia: DONOSTIA / ZUMAIA
– Maiatzak 21, 2. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA
– Maiatzak 29, 3. jardunaldia: ZUMAIA / MUTRIKU
– Ekainak 5, 4. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA
– Ekainak 12, 5. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU
– Ekainak 19, 6. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA
– Uztailak 2, finala, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian
Sariei dagokienez, saiakerak izan dira babesle pribatuak lortzeko, baina zoritxarrez ez da posible izan. Gauzak horrela, eskuz 2500€ jasoko ditu txapeldunak eta 1250€ txapeldunordeak; eta parte-hartzaile guztiek 150€ gainditutako kanporaketa bakoitzeko. Palaz, 1250€ izango dira txapeldunarentzat eta 600€ txapeldunordearentzat, eta kanporaketako 100€. Azkenik, zesta-puntaz 600€ jasoko ditu txapeldunak eta 300€ txapeldunordeak, eta parte-hartzaile guztiek 300€ liga bukatzeagatik, desplazamendu dieta kontzeptuan.
49. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.
Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani hirugarren, 5ekin. Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Tolosa izan zen txapeldunorde.
Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7; Errenteria eta Olaberria dira bigarren postuan, 5na txapelekin; eta ondoren Andoain, 4rekin. Donostiak irabazi zuen iaz, eta Andoain izan zen txapeldunorde.
Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin; Tolosa du atzetik, 4rekin; eta Mutriku eta Donostia hirugarren postuan 3 txapelekin. Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean.
Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketako finalak jokatu ziren joan den larunbatean (2016-05-14), Donostiako Loiola auzoan. Hona hemen emaitza guztiak:
Maiatzak 14, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola
1. Alebin neskak:
ZUMAIAKO HERRI ESKOLA -ZUMAIA- (Zuazobide-Osa-Zubia) 4 /
JOXEMIEL BARANDIARAN -ATAUN- (Urrestarazu-Perlines-Mielgo) 1
2. Alebin mutilak:
ZUMAIA -ZUMAIA- (Urain-Salegi-Aginaga) 4 /
IMAZ BERTSOLARIA -ALTZO- (Bach-Iturrioz-Murua A.-Murua E.) 2
3. Infantil neskak:
ZUMAIAKO HERRI ESKOLA -ZUMAIA- (Salegi-Etxabe) 13 /
HERNANI A -HERNANI- (Urdangarin-Sagastiberri-Zugasti) 25
Informazio gehiago Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean.



