Zesta-puntaz aritzeko ere eman daiteke izena, Alebinen Gipuzkoako Txapelketan eta Infantilen Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan, hain zuzen ere
2. urteko alebinei eta infantilei zuzendutako hainbat izen-emate zabaldu berri dira. Batetik, dagoeneko izena eman daiteke eskuz binakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan. Bestetik, eta zesta-puntaz aritzeko kasu honetan, zabalik dira ere Alebinen Gipuzkoako Txapelketarako eta Infantilen Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketarako izen-emateak.
Bakoitzaren ezaugarriak zehaztuko ditugu ondorengo lerroetan:
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDUKO TXAPELKETA (ESKUZ BINAKA)
– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka, 2. urteko alebinak eta infantilak.
– Aurreikusitako egutegia: urtarrilaren 15etik apirilaren 1era.
– Izena emateko azken eguna: abenduaren 14a.
GIPUZKOAKO TXAPELKETA (ZESTA-PUNTA)
– Espezialitateak eta kategoriak: zesta-puntaz, pilotari alebinak.
– Aurreikusitako egutegia: urtarriletik apirilera bitartean.
– Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 11.
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDUKO TXAPELKETA (ZESTA-PUNTA)
– Espezialitateak eta kategoriak: zesta-puntaz, pilotari infantilak.
– Aurreikusitako egutegia: urtarriletik apirilera bitartean.
– Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 11.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak… Bertan egin ahal izango duzue, era berean, txapelketen jarraipena.


.jpg)