Lehiaketa

Gipuzkoako Elkarteen Arteko zesta-puntako finalak, larunbatean, Andoainen

Zesta Puntaz ariko dira kadete, jubenil eta nagusien 1.eta 2.mailako pilotariak.

Larunbat honetan (2014-11-29) jokatuko dira, Andoaingo Arrate frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako zesta-puntako finalak. 
 
Kadete, jubenil eta nagusien 1.eta 2.mailako finalak ikusteko aukera izanen dugu.
 
 Hona hemen jaialdia:
 
*Azaroak 29, larunbata, 16:15, Andoain-Arrate:
 
1. Zesta Punta, kadeteak: DANOK BAT 1 (A.Manzisidor-M.Manzisidor) / ZUMAIA (E.Agirre-C.Saez)
 
2. Zesta-Punta, jubenilak: ZUMAIA 1 (C.Agirre-A.Gainza) / DANOK BAT (E.Mendizabal-A.Andonegi)
 
3. Zesta-Punta, nagusien 2.maila: DANOK BAT (I.Goenaga-I.Barrenetxea) / GAZTELEKU (A.Arruti-I.Milton)
 
4. Zesta-Punta, nagusie 1.maila: GAZTELEKU (I.Lizasoain-I.Garcia) / BEOTIBAR 1 (G.Altuna-A.Izagirre)
 
 
 
Partida horien berri jakiteko webguneko Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.