Asteburuan jokatuko dituzte aurrez aurrekoak, Oiartzunen: Gipuzkoa 2k Bizkaia 2ren kontra, ostiral arratsaldean; eta Gipuzkoa 1ek Bizkaia 1en aurka, igande goizean
Azken txanpan sartu da Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa, eta Gipuzkoako bi taldeak lehian izango dira, finalerdietara sailkatzea lortu baitute Gipuzkoa 1ek eta Gipuzkoa 2k. Asteburu honetan jokatuko dituzte aurrez aurrekoak, biek ere bizkaitarren kontra.
Bi taldeek beren multzoko lehen postuan bukatu dute ligaxka, eta beste multzoko bigarrenaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak. Honela gelditu da, hain zuzen, ligaxkako sailkapena:
A MULTZOA
- Gipuzkoa 1, 6 puntu
- Bizkaia 2, 5 puntu
- Iparralde 1-Itsasu (Lapurdi), 4 puntu
- Iparralde 3-Senpere (Lapurdi), 3 puntu
B MULTZOA
- Gipuzkoa 2, 6 puntu
- Bizkaia 1, 5 puntu
- Iparralde 4-Amikuze (Nafarroa Beherea), 4 puntu
- Iparralde 2-Milafranga (Lapurdi), 3 puntu
Gauzak honela, Gipuzkoa 1 taldeak Bizkaia 1 izango du aurkari finalerdietan, eta Gipuzkoa 2k Bizkaia 2; bi finalerdiak Oiartzunen izango dira ikusgai, aipatutako lehena igande goizean eta bigarrena ostiral arratsaldean. Hemen xehetasunak:
Urriak 6, ostirala, 18:00, Oiartzun-Beheko plaza
GIPUZKOA 2 vs BIZKAIA 2
Urriak 8, igandea, 11:00, Oiartzun-Beheko plaza
GIPUZKOA 1 vs BIZKAIA 1
Finalerdietako irabazleek urriaren 22ko asteburuan jokatuko dute finala (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren azken fasea).
Pilotari hauek ordezkatzen dute Gipuzkoa edizio honetan:
GIPUZKOA 1
- Iñaki Esnal Aizpurua
- Iraitz Irazu Eizagirre
- Xuban Irazu Eizagirre
- Andoni Urbieta Etxeberria
- Ibai Urbieta Etxeberria
- Jon Urbieta Otaegi
-
Xabier Urbieta Otaegi
GIPUZKOA 2
- Julen Chiapuso Nosellas
- Xuban Goñi Del Rio
- Axel Lasa Gelbentzu
- Mikel Leonet Arozena
- Manex Olaiz Etxeberria
- Xabat Olaiz Etxeberria
- Iñigo Ugalde Muguruza
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.
Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.
Informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org, eta gure webguneko Lehiaketa-Selekzioa-Bote Luzea atalean.


