Jardunaldi honetan hasiko da federazioen arteko GRABNI Txapelketa; Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak lehiatuko dira bertan; apirilaren 26ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 3koan fin
Asteburu honetan (2020-03-15) hasiko da federazioen arteko GRABNI Txapelketa. Urtero bezala, Gipuzkoako Selekzioa lehiatuko da bertan. Eta, harekin batera, baita Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak ere.
Etxetik kanpo ekingo dio txapelketari Gipuzkoak, Arabaren kontra, hain zuzen ere. Albiste honi erantsitako bi dokumentuetan kontsulta daiteke kartelera zehatza (ezker hormakoa zein trinketekoa), eta baita gainontzeko aurrez aurrekoena ere (Iparralde vs Bizkaia eta Errioxa vs Nafarroa).
5 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute selekzioek, apirilaren 19ra bitarte. Etxean hiru jardunaldi jokatuko ditu Gipuzkoak: bigarrena, martxoaren 22koa, Errioxaren aurka; laugarrena, apirilaren 5ekoa, Bizkaiaren kontra; eta bosgarrena, azkena, apirilaren 19koa, Iparralderen aurka. Beste bi jardunaldietan etxetik kanpo lehiatu beharko du: lehenengo honetan, Araban; eta hirugarrenean, martxoaren 29koan, Nafarroan.
Ligaxka amaituta, apirilaren 26ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak, Nafarroan eta Errioxan. Eta final guztiak maiatzaren 3ko asteburuan, Araban.
Ondorengo lerrotan zehazten dugu egutegi osoa:
| JARDUNALDIA | DATA | ETXEKOA | KANPOKOA |
| 1 | MARTXOAK 15 | Iparralde | Bizkaia |
| Araba |
GIPUZKOA |
||
| Errioxa | Nafarroa | ||
| 2 | MARTXOAK 22 |
Bizkaia |
Araba |
| GIPUZKOA |
Errioxa |
||
| Nafarroa | Iparralde | ||
| 3 | MARTXOAK 29 | Nafarroa | GIPUZKOA |
| Errioxa | Bizkaia | ||
| Iparralde | Araba | ||
| 4 | APIRILAK 5 | GIPUZKOA | Bizkaia |
| Nafarroa | Araba | ||
| Iparralde | Errioxa | ||
| 5 | APIRILAK 19 |
GIPUZKOA |
Iparralde |
| Bizkaia | Nafarroa | ||
| Araba | Errioxa | ||
| 6 | APIRILAK 26 |
FINALERDIAK (Nafarroan eta Errioxan) |
|
| 7 | MAIATZAK 3 |
FINALAK (Araban) |
|
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak (astez asteko kartelera, emaitzak, sailkapenak…).


