Lehiaketa

Gipuzkoa vs Araba, GRABNI Txapelketaren bigarren jardunaldian

Gipuzkoako Selekzioak Arabakoa hartuko du etxean, asteburuan; Bizkaia vs Iparralde eta Nafarroa vs Errioxa dira gainontzeko aurrez aurrekoak; maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira txapelketaren finalak

Federazioen arteko GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldia jokatuko dute, asteburuan; eta Gipuzkoako Selekzioak etxean jokatuko du oraingoan: Araba hartuko du. Bizkaia vs Iparralde eta Nafarroa vs Errioxa dira jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoak. Webgune honetako Kartelera atalean ikus daiteke gipuzkoarren jaialdi guztien programazioa.

Ligaxkako beste hiru jardunaldi izango ditu gero aurretik Gipuzkoak: apirilaren 2koan etxetik kanpo jokatuko du, Errioxaren kontra; apirilaren 16koan etxean izango ditu partidak, Nafarroaren aurka; eta apirilaren 23koan, azkenik, kanpora joan beharko du berriro, Bizkaiaren kontra lehiatzeko.

Ligaxka bukatuta, finalerdien txanda izango da, apirilaren 30eko asteburuan. Hain zuzen ere, Gipuzkoak hartuko ditu ezker hormako finalerdiak, eta Bizkaian jokatuko dituzte trinketekoakFinal guztiak maiatzaren 7ko jardunaldian izango dira, Araban.

Hona hemen egutegi osoa:

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 19 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa


Bizkaia

Errioxa Araba
2 MARTXOAK 26


Bizkaia

Iparralde
GIPUZKOA


Araba

Nafarroa Errioxa
3 APIRILAK 2 Araba Bizkaia
Errioxa GIPUZKOA
Iparralde Nafarroa
4 APIRILAK 16 GIPUZKOA Nafarroa
Bizkaia Errioxa
Araba Iparralde
5 APIRILAK 23


Bizkaia

GIPUZKOA
Araba Nafarroa
Errioxa Iparralde
6 APIRILAK 30


FINALERDIAK
Bizkaian: Trinketa
GIPUZKOAN: Ezker Horma

7 MAIATZAK  7
FINALAK
Araban
 

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.