Laudion (Araba) jokatuko da aurtengo lehia, 17:30ean; iazko arantza atera eta txapela jantzi nahi dute gipuzkoarrek
Bitik bi. Finalerdietan ezustekoa emanda, Gipuzkoa 2k Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren finala jokatuko du aurten ere. Lapurdi 1 iazko txapelduna izan zuen aurkari finalaurrekoan, eta emozio biziko lehiaren ondoren, 5-6 irabaztea lortu zuen. Beste finalerdian ere ustekabeko emaitza izan zen, eta Bizkaiak Nafarroari irabazi zion.
Beraz, Gipuzkoa 2k eta Bizkaiak neurtuko dituzte indarrak finalean. Gipuzkoarrek iazko arantza atera eta txapela jantzi nahi dute oraingoan. Iazko finala Leitzan (Nafarroa) jokatu zuten gipuzkoarrek, eta aurtengoa Laudion (Araba) izango da, larunbat honetan, 17:30ean:
Urriak 28, larunbata, 17:30, Laudio
GIPUZKOA 2 vs BIZKAIA
Ibai Urbieta, Andoni Urbieta, Iñaki Esnal, Jon Urbieta eta Julen Jauregi pilotariek osatzen dute Gipuzkoa 2 taldea.


