Trinketeko larruzko paletako nagusien Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko da igande honetan, azaroaren 15ean, Irurako Ametsa trinketean. Gazteleku eta EPLE izango dira aurrez aurre, 11:00etatik aurrera.
Gaztelekuko J. Loidi eta K. Ponce ariko dira EPLEko Y. Martinez eta T. Astrainen aurka.
Bi taldeak sailkapeneko lehen bi postuetan amaitu dute txapelketa. Gazteleku lehen postuan sailkatu da, jokatutako lau partidak irabazita; EPLE, berriz, bigarren izan da, hiru garaipen eta porrot batekin.
Finalaren egutegia
Azaroak 15, igandea | 11:00 | Irura – Ametsa trinketea
GAZTELEKU (J. Loidi eta K. Ponce) – EPLE (Y. Martinez eta T. Astrain)
