Gaztelekuk irabazi du trinketeko larruzko paletako nagusien Gipuzkoako Txapelketa. Azaroaren 15ean jokatu zen finala Irurako Ametsa trinketean, eta Gazteleku nagusitu zen, 40-16.
Finaleko emaitza
Nagusiak | Azaroak 15 | Irura – Ametsa trinketea
GAZTELEKU (K. Ponce – I. Lopez de Munain) 40–16 EPLE (T. Astrain – Y. Martinez)
Zorionak, mutilak!
Txapelketaren ibilbidea
Gaztelekuk txapelketa bikaina osatu du, partida guztiak irabazita. Lau garaipen lortu zituen, Euskal Jolas (37-40), Oiangu (40-19), EPLE (32-40) eta Txosten (40-27) aurka. Hala, lehenengo fasea lehen postuan amaitu zuen, zortzi punturekin.
EPLEk, berriz, bigarren postuan amaitu zuen lehenengo fasea, hiru garaipen eta porrot bakarrarekin. Hain zuzen ere, Gaztelekuren aurka galdu zuen partida bakarra.