Hernani 3 eta Su-Berri taldeak izango dira aurrez-aurre finalean.
Gaur, ostirala (2014-04-04),Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko neska nagusien finala jokatuko da Donostiako Gaskan.
Txapelketa Hernaniko 3 taldek (Hernani 1, Hernani 2 eta Hernani 3) eta Su-Berriko taldeak jokatu dute.
Hernani 3 eta Su-Berri taldeak izango dira finalean. Partidak Donostiako Gaska Trinketean jokatu dira eta finala ere hantxe izango da, 20:00etan hasita.
Ondoren zehazteko dugu finala:
*Apirilak 4, ostirala, 20:00 – Donostia – Gaska Trinketa:
– Paleta argentinarra, neska nagusiak: HERNANI 3 (Manzisidor-Irazustabarrena) / SU-BERRI (Aburuza-Garmendia)
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.


