Deba eta Errenteria alde batetik eta Donostia eta Oiartzun bestetik lehiatuko dira, finala jomuga; eskuz, final-laurdenekin hasteko sailkatu dira Ataun, Altzo, Oiartzun, Azkoitia, Zestoa, Andoain, Azpeitia eta Amezketa; gomazko paletako lehian, Azkoitia,
Finalerdiei ekingo diete, asteburuan, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako palako lehian. Eskuz eta gomazko paletaz, berriz, final-laurdenak hasiko dira. Eta zesta-puntaz ligaxkako hirugarren jardunaldia izango da ikusgai.
Larruzko paletaz eta pala motzez, esan bezala, finalerdien joaneko jaialdiak jokatuko dituzte jardunaldi honetan: Deba eta Errenteria izango dira aurrez aurre batetik, eta Donostia eta Oiartzun bestetik.
Eskuz, bestalde, final-laurdenei ekingo diete: Ataun, Altzo, Oiartzun, Azkoitia, Zestoa, Andoain, Azpeitia eta Amezketa sailkatu dira.
Gomazko paletaz ere fase horretako lehiak hasiko dira, eta herri hauek lortu dute sailkatzea: Azkoitiak, Donostiak, Zumarragak, Astigarragak, Anoetak, Mutrikuk, Zestoak eta Hernanik.
Zesta-puntaz, azkenik, ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatuko dute Zumaiak eta Mutrikuk, eta atseden izango du Hondarribiak.
Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:
MAIATZAK 26, OSTIRALA
– 18:30, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / HERNANI (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)
– 18:30, Amezketa-Larrunarri: AZPEITIA / AMEZKETA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)
– 19:15, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / MUTRIKU (zesta-punta, ligaxka, 3. jardunaldia)
– 20:00, Deba-Aldats: DEBA / ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, joanekoa)
– 20:00, Anoeta-Alkartasuna: ANOETA / MUTRIKU (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)
– 20:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / DONOSTIA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)
– 21:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / AZKOITIA (eskua, final-laurdenak, joanekoa)
– 21:00, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / ASTIGARRAGA (gomazko paleta, final-laurdenak, joanekoa)
MAIATZAK 27, LARUNBATA
– 18:00, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / ANDOAIN (eskua, final-laurdenak, joanekoa)
– 18:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / ALTZO (eskua, final-laurdenak, joanekoa)
MAIATZAK 28, IGANDEA
– 10:00, Donostia-Altza: DONOSTIA / OIARTZUN (larruzko paleta eta pala motza, finalerdiak, joanekoa)
Aurtengo edizioan, 17 herrik eman zuen izena eskuko lehian, 7 ari dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Denera, 41 herri eta 417 pilotari elkartuko ditu txapelketak: 210 eskuz, 62 palaz, 104 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz.
ESKUA
- Aduna
- Altzo
- Amezketa
- Andoain
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Hernani
- Idiazabal
- Larraul
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Zaldibia
- Zestoa
- Zumarraga
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Oiartzun
- Ordizia
GOMAZKO PALETA
- Andoain
- Anoeta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Deba
- Donostia
- Hernani
- Mutriku
- Oiartzun
- Tolosa
- Zarautz
- Zestoa
- Zumaia
- Zumarraga
ZESTA-PUNTA
- Hondarribia
- Mutriku
- Zumaia
Eskuz, iazko herri kopuru bera izango da, 17, baina aldaketak izan dira izen-ematean: Alegia, Amasa-Villabona, Aretxabaleta eta Lasarte-Oria ez dira izango; baina Aduna, Altzo, Larraul eta Zumarraga batu dira zerrendara. Aipatu beharra dago, gainera, Larraul herriak lehendabiziko aldiz hartuko duela parte txapelketa honetan.
Palako lehian, 7 herri izango dira, aurrekoan baino bi gutxiago: Olaberria (azken unean) eta Tolosa dira baja; eta ez dago talde berririk.
Gomazko paletaz, herri bat gutxiago lehiatuko da, 14: aurten ez dute jokatuko Aiak, Errenteriak eta Soraluzek; eta bai, ordea, Debak eta Zumaiak.
Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.
Finalei dagokienean, lehendabizikoa larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 11ko asteburuan. Eta eskuzkoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa ekainaren 25eko jardunaldian jokatuko dituzte: eskuzkoa larunbatean, ekainak 24, Donostiako Atano III.ean; eta beste biak, palakoa bezala, oraindik zehazteko dauden egun eta egoitzetan.
Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.
Palaz, Donostiak eta Andoainek dituzte txapel gehien, 7 (6na aldiz izan dira txapeldunorde); Errenteria eta Olaberria dira atzetik, 6na txapelekin (4 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak, eta 2tan olaberriatarrak). Errenteriak irabazi zuen aurreko edizioan, eta Andoain izan zen txapeldunorde.
Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste 2tan txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2022eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.
Rural Kutxa da 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babeslea.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia.
*Argazkiak: Eple eta Beloki klubak.

