Lehiaketa

Festa eta ikuskizuna Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finaletan

Iñaki Divasson-Leire Esnal bikoteak irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako multzo gorriko finala, eta Luis Zulaika-Eneko Sagarmendi bikoak multzo urdinekoa; gurpil aulkiko gomazko paletako lehian, Joseba Lasa-Beñat Lizaso bikoteak jantzi ditu tx

Binakako finalekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketa. Festa eta ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izan zuten, larunbat goizean, Donostiako Atano III.a pilotalekura bildu zirenek. Txapelketa honetan bidelagun izandakoei eskerrak ematea eta parte hartu duten pilotari guztiak zoriontzea besterik ez zaigu gelditzen.

Iñaki Divasson-Leire Esnal eta Luis Zulaika-Eneko Sagarmendi bikoteek irabazi dute adimen urritasuneko teniseko paletako Gipuzkoako Txapelketa, multzo gorrian eta multzo urdinean, hurrenez hurren, Sheila Cueto-Xabier Villar eta Jurdan Arakistain-Erik Gaton bikoteen aurka. Eta Joseba Lasa-Beñat Lizaso bikoak jantzi ditu txapelak gurpil aulkiko gomazko paletako Gipuzkoako Txapelketan, finalean German Elkoro (Leire Troitiñoren ordez)-Asier Navaridas bikoari irabazita. Hemen bildu ditugu jaialdiaren xehetasunak:
 

Maiatzak 18, larunbata, 10:30, Donostia-Atano III

1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria
Iñaki Divasson-Leire Esnal 25 vs Sheila Cueto-Xabier Villar 18

2. Gomazko paleta, gurpil aulkia
Joseba Lasa-Beñat Lizaso 25 vs German Elkoro-Asier Navaridas 20

3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina
Luis Zulaika-Eneko Sagarmendi 25 vs Jurdan Arakistain-Erik Gaton 14

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.