Zesta-punta binakako nagusien 1. mailako finala jokatuko dute Danok Bat eta Zumaia 2 taldeek, larunbat arratsaldean, Mutrikun
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finala izango da ikusgai, asteburuan: binakako zesta-punta txapelketako nagusien 1. mailakoa, hain zuzen ere. Eta pixkanaka atzetik etorriko dira gainontzekoak, datozen jardunaldietan.
Mutrikuko Danok Bat eta Zumaia 2 taldeak izango dira aurrez aurre lehendabiziko final honetan, larunbat arratsaldean, Mutrikun:
Urriak 26, larunbata, 18:00, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta binaka, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Mikel Manzisidor Txurruka-Eñaut Urreisti Astigarraga)
ZUMAIA 1 (Cosme Aguirre De Jesus-Ander Ureta Uranga-Julen Cabanillas Bueno)
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta binaka-Nagusiak 1. maila atalean dago jasota lehiak emandako guztia.
*Argazkia: Mutrikuko Danok Bat kluba.



.png)