Lehiaketa

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, txapeldunak eskuz banaka

1. mailako finala irabazi du Errepala 2 taldeak bere klubeko Errepala 1en aurka, eta Oiangu 2 taldea Gaztelekuri nagusitu zaio 2. mailako finalean

Errepala eta Oiangu klubak dira Gipuzkoako txapeldun berriak pala motzean. Joan den ostiralean jokatu zituzten espezialitate horretako finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, Ordizian: Errepala 2ko (Donostia) bikoteak (Vigeon-Zumeta) nagusien 1. mailako finala irabazi zuen, bere klubeko Errepala 1en (Andueza-Brosa) kontra. Eta Oiangu 2ko (Ordizia) bikotea (Andonegi-Naldaiz), bere aldetik, Gazteleku (Andoain) taldeari (Alkorta-Ponce) nagusitu zitzaion nagusien 2. mailako lehian:

Abenduak 30, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai


1. Pala motza, nagusiak 2. maila
OIANGU 2 (Azeari Andonegi-Xabier Naldaiz) 40
GAZTELEKU (Xabier Alkorta-Koldo Ponce) 25

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 2 (Julien Claude Vigeon-Jon Zumeta) 40
ERREPALA 1 (Gabriel Sylvain Andueza-Aitor Brosa) 21

 

 

Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza txokoan.

 

 

*Argazkiak: Oiangu Pilota Elkartea (Ordizia).

miniImagen

Bukatu berri da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehia. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu final guztien emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

Kadeteak, 1. maila:
LAPKE-Iker Izagirre 14
GAZTELEKU-Aimar Segurola 18
 

Kadeteak, 2. maila:
GAZTELEKU-Aimar Beroz 18
LAPKE-Beñat Perez 17
 

Jubenilak, 1. maila:
AZKOITIA-Jon Etxaniz 13
TOLOSA-Ander Iraeta 22
 

Jubenilak, 2 maila:
LAPKE-Jon Erauskin 17
ILUNPE-Jokin Bidezabal 22
 

Nagusiak, 1. maila:
TOLOSA-Iker Amiano 22
SORALUZE-Manex Balerdi 11
 

Nagusiak, 2. maila:
ARETXABALETA-Aritz Zugasti 22
ATAUN-Ander Arroita 20

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio gehiago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.