Dagoeneko jokoan da denboraldiko txapelketa garrantzitsu hau; hainbat datu laburbiltzen ditugu albiste honetan
Dagoeneko martxan da denboraldiko txapelketarik parte-hartzaileena, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Espezialitate ia guztietan jokatzen da, bai nesketan bai mutiletan. Joan den asteburuan (2017-09-10) abiatu zen, mutilen larruzko paletako lehiarekin. Eta jaialdi gehienak abendura arte izaten badira ere, denboraldi osoan zehar jokatzen da azkenaldian Gipuzkoako Txapelketa.
Honako espezialitatetan ariko dira pilotariak:
- Eskuz banaka (mutilak): kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t'erdian ondoren
- Eskuz binaka (mutilak): kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila)
- Gomazko paleta (bai neskak bai mutilak): 22 urtez azpikoetan eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila) mutiletan; eta jubeniletan (1. eta 2. maila) eta nagusietan (1. eta 2. maila) nesketan
- Larruzko paleta (mutilak): nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
- Pala motza (mutilak): nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
- Pala (mutilak): nagusiak
- Zesta-punta (mutilak): kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
- Joko garbi (mutilak)
Hasiera datari dagokionean, hauxe aurreikusitakoa:
- Irailaren 17ko jardunaldia: eskuz binaka mutilak (kadeteak 1., 2. eta 3. maila; jubenilak 1. eta 2. maila; nagusiak Ohorezko maila, 1., 2. eta 3. maila); gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila) eta neskak (jubenilak 1. maila; eta nagusiak 1. eta 2. maila)
- Irailaren 24koa: gomazko paleta mutilak (22 urtez azpikoak); zesta-punta binaka mutilak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila)
- Urriaren 1eko asteburua: gomazko paleta neskak (jubenilak 2. maila)
- Urriaren 29koa: pala motza mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
- Azaro erdialdea: eskuz banaka mutilak kantxa osoan
- Abenduaren 24ko jardunaldia: pala mutilak (nagusiak)
- Urtarrila: joko garbi mutilak
- Martxoa: eskuz banaka mutilak lau t'erdian; zesta-punta banaka mutilak
Lehendabiziko finalak urrian izango dira. Hauexek gutxi gorabeherako datak:
- Urriaren 15eko jardunaldia: gomazko paleta neskak (nagusiak 1. eta 2. maila)
- Urriaren 22koa: larruzko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
- Azaroaren 12ko asteburua: eskuz binaka mutilak (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak Ohorezko maila, 1.a eta 2.a)
- Azaroaren 26koa: gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
- Abenduaren 3ko jardunaldia: gomazko paleta mutilak (22 urtez azpikoak)
- Abenduaren 17koa: pala motza mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
- Abenduaren 24koa: eskuz binaka mutilak (kadeteak 2. eta 3. maila eta jubenilak 2. maila); eskuz banaka mutilak frontoi osoan; gomazko paleta neskak (jubenilak 1. eta 2. maila); zesta-punta binaka mutilak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila)
- Abenduaren 31ko asteburua: eskuz binaka mutilak (nagusiak 3. maila)
- Urtarrilaren 7koa: pala mutilak
- Martxoa: joko gabi mutilak
- Ekaina: eskuz banaka mutilak lau t'erdian; zesta-punta banaka mutilak
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako informazio osatua webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egin.

