Lehiaketa

Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, larunbateanÂ

Jubenilen eta nagusien (1. eta 2.mailako) finalak jokatuko dira.

Igande honetan (2014-12-28) jokatuko dira, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak, Olaberrian.


Goizeko 10:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: jubenilennagusien 2. eta 1. mailako finalak, hurrenez hurren.


Jubenilen eta nagusien 2.mailako finala zeintzuk jokatuko duten erabakita badago ere, 1.mailako finalistak erabakitzeke daude.

Ostiralean, 2014-12-26, izango dira nagusien 1.mailako finalerdiak; Donostiako Atano IIIan eta Zubietan. Txapeldun aterako diren taldeek finala jokatuko dute.


 Ondoren 1.mailako finalerdiak zehaztuko dira:


*Abenduak 26, ostirala, 20:05, Donostia – Atano III


Larruzko paleta, nagusien 1. maila: REAL SOCIEDAD 1-REAL SOCIEDAD 2
 
*Abenduak 26, ostirala, 21:00, Zubieta


Larruzko paleta, nagusien 1. maila: USURBIL –TXOST


 
Hona hemen finalen jaialdia:


*Abenduak 28, igandea, 10:00, Olaberria


1. Larruzko paleta, jubenilak: TXOST 2- IKASBERRI
2. Larruzko paleta, 2. maila: REAL SOCIEDAD 2 / GAZTELEKU 2
3. Larruzko paleta, 1. maila: REAL SOCIEDAD 1 edo REAL SOCIEDAD 2 / USURBIL edo TXOST

 
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa duzue eskuragarri webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

miniImagen

Larunbatean, abenduaren 27an, jokatuko dira, Hernaniko pilotalekuan, IX. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak.

Gomazko paleta neska nagusien 1. eta 2.mailako finalak jokatuko dira.

17:30ean hasiko da hitzordua.

*Abenduak 27, larunbata, 17:30, Hernani:
 
 1. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): ALDAI-MAIZA/ GUTIERREZ-EIZMENDI

2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): GARMENDIA-HUIZI / PEREZ- Maider MENDIZABAL


Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketaren inguruko informazioa duzue.


Facebooken Emakumea Pilotari orrian , www.facebook.com/emakumea.pilotari-n informazio gehiago dago eskuragarri.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.