100 urte

Euskal pilotak ere badu bere karta-sorta

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Daniel Carballo sortzaileak euskal pilota jokoaren kartak aurkeztu dituzte, federazioaren mendeurreneko ospakizunen barruan; euskal pilotaren modalitate guztien ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea du helburu ekimen

Bere mendeurrenaren ospakizunetan murgilduta jarraitzen du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), eta ekimen berezi baten berri eman du oraingoan: euskal pilota jokoaren kartak. Itziar Lete Andonegi GEPFko presidenteak eta Daniel Carballo Ostolaza sortzaileak eman dituzte ekimenaren eta karta-sortaren xehetasun guztiak.

Euskal pilotan oinarritutako karta-sorta osatu du egileak. "Euskal piotaren modalitate guztien ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea" izan du helburu Carballok.

Ezagutzen ditugun karten eredua hartu du oinarri horretarako, lau figurekin, eta horrela osatu ditu:

  • Urreak: pilotak dira
  • Kopak: txapelketak eta sariak
  • Ezpatak: xisterak, guanteak, zesta, erremontea…
  • Bastoiak: palak, erraketa, xarea…

"Oroigarri polit honekin gure ekarpena egin nahi izan dugu", azaldu du Letek.

Federazioaren egoitzan (Anoeta pasealekua, Kirol Etxea. Donostia) daude eskuragarri karta-sortak, 5 eurotan. **Karta-sorta salgai dago Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren online dendan, eta hemendik aurrera horixe izango da salmenta puntua (2025-05-29).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.