Lehiaketa

Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, larunbatean

Adimen urritasuneko txapelketako (teniseko paleta) buruz buruzko finalak izango dira ikusgai, Idiazabalen, 10:30etik aurrera; gurpil aulkiko lehiaren (gomazko paleta) beste jardunaldi bat ere jokatuko dute

Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, larunbat goizean, Idiazabalen.

Adimen urritasuneko txapelketako (teniseko paleta) buruz buruzko finalak izango dira, hain zuzen ere, Igarondo pilotalekuan.

Gurpil aulkiko lehiaren (gomazko paleta) beste jardunaldi bat ere jokatuko dute.

10:30ean hasiko da jaialdia.

Informazio gehiago, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren webgunean.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.