Lehiaketa

Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finala, larunbatean, Asteasun

Iraitz Huegunek (Mindara) eta Eneko Sagarmendik (Mindara) jokatuko dute adimen urritasuneko teniseko paletako finala; 10:00etan hasiko da jaialdia, eta finalaren aurretik beste hainbat lehia ere izango da ikusgai

Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketan, lehendabiziko finala jokatuko dute, larunbatean, Asteasuko Usarrabi frontoian: adimen urritasuneko teniseko paletako buruz buruko finala, hain zuzen ere. Mindara klubeko bi pilotari izango dira aurrez aurre: Iraitz Huegun eta Eneko Sagarmendi. 10:00etan hasiko da jaialdia, eta finala azken norgehiagoka izango da; aurretik, beste hainbat lehia ikusteko aukera izango da: adimen urritasuneko teniseko paletako buruz burukoak eta gurpil aulkiko gomazko paletako binakako norgehiagokak. Sari-banaketa 14:00ak alderako aurreikusten da.

Jaialdiaren xehetasun guztiak, hemen:

Martxoak 15, larunbata, 10:00, Asteasu-Usarrabi


1. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Josu Arratibel Agirrebarrena (GKEF-Ataun) vs Jon Alzuguren Aizpurua (Mindara) 

2. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Joseba Lasa Elizagoien-Asier Navaridas Kortabarria (Kemen) vs Leire Troitiño Berasategi-German Elkoro Elzo (Kemen)

3. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Haritz Lertxundi Silveti (Zarautz) vs Hodei Asteasu Santos (Mindara)

4. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Manuel Quesada Morillas-Beñat Lizaso Muxika (Kemen) vs Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Mikel Merino (Añorga)

5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
1. partidako galtzailea vs 3. partidako galtzailea

6. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Joseba Lasa Elizagoien-Asier Navaridas Kortabarria (Kemen) vs Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Mikel Merino (Añorga)

7. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
1. partidako irabazlea vs 3. partidako irabazlea

8. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Manuel Quesada Morillas-Beñat Lizaso Muxika (Kemen) vs Leire Troitiño Berasategi-German Elkoro Elzo (Kemen)

9. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. FINALA
Iraitz Huegun (Mindara) vs Eneko Sagarmendi (Mindara)

Banako lehia bukatuta, binakakoarekin aurrera jarraituko dute pilotariek. Martxoaren 2an Zumaian dute hitzordua, eta apirilaren 12an Ordizian. Binakako finalak maiatzaren 10ean izango dira, Oiartzunen.

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.