Idiazabalek eta Andoainek ostegunean jokatuko duten final-hamaseirenetako joaneko jaialdia izango da edizioko lehendabizikoa; hurrengo jardunaldian gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak eskuzkoari: larruzko paleta eta pala motza, zesta-punta eta go
Eskuzko lehiarekin hasiko da, asteburuan, 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Hain zuzen ere, ostegunean (2022-04-28), Idiazabalek eta Andoainek jokatuko duten final-hamaseirenetako joaneko jaialdiarekin. Hauxe da, beraz, asteburuko kartelera:
APIRILAK 28, OSTEGUNA
– 19:00, Idiazabal-Igarondo: IDIAZABAL / ANDOAIN (eskua, final-hamaseirenak, joanekoak)
Hurrengo jardunaldian, maiatzaren 8koan, gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak txapelketari: larruzko paleta eta pala motzako lehia final-zortzirenen joanekoekin hasiko da; zesta-puntaz ligaxkako lehen jardunaldia jokatuko dute; gomazko paletako lehiari final-zortzirenen joanekoekin ekingo diote; eta eskuz final-hamaseirenen itzulikoa jokatuko dute. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.
2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, 17 herri ariko dira eskuz, 9 larruzko paleta eta pala motzaz, 3 zesta-puntaz eta 15 gomazko paletaz. 444 pilotarik eman du izena txapelketan: 211 eskuzko lehiarako, 77 larruzko paleta eta pala motzakorako, 38 zesta-puntakorako eta 118 gomazkorako. Hauexek dira parte hartuko duten herriak:
ESKUA
- Alegia
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Andoain
- Aretxabaleta
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Hernani
- Idiazabal
- Lasarte-Oria
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Zaldibia
- Zestoa
PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Oiartzun
- Olaberria
- Ordizia
- Tolosa
ZESTA-PUNTA
- Hondarribia
- Mutriku
- Zumaia
GOMAZKO PALETA
- Aia
- Andoain
- Anoeta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Mutriku
- Oiartzun
- Soraluze
- Tolosa
- Zarautz
- Zestoa
- Zumarraga
Eskuz, iaz baino herri bat gehiago lehiatuko dira aurten, 17: Aduna, Astigarraga eta Bidania-Goiatz ez dira izango; baina Amasa-Villabona, Idiazabal, Lasarte-Oria eta Zaldibia dira talde berriak.
Gomazko paletaz, hiru herri gutxiago lehiatuko dira, 15: aurten ez dute jokatuko Amasa-Villabonak, Azpeitiak, Debak eta Oriok; eta bai, ordea, Oiartzunek.
Palako lehian, 9 herrik hartuko dute parte, aurrekoan baino bi gehiago: ez dago bajarik iaztik; eta Azpeitia eta Tolosa gehitu zaizkio zerrendari.
Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioan baino bat gutxiago: Donostia ez da izango aurten.
Finalei dagokienean, gomazko paletakoa, palakoa eta zesta-puntakoa jokatuko dira lehendabizi: ekainaren 19ko jardunaldian. Eta eskuzko finala ekainaren 25ean izango da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Oiartzun izan zen txapeldunorde.
Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 7 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Olaberria hirugarren, 6 txapelekin (2 aldiz txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen aurreko edizioan, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.
Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren.
Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 2 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste behin txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2021eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. Aurkezpeneko irudi bilduma ere ikusgai dago, Argazki galeriak txokoan.


