Benjamin eta alebin kategorietako neska pilotariek eskuzko bigarren topaketan parte hartzeko aukera izango dute igandean, Tolosan (Hondarribian antolatu genuen denboraldiko lehendabizikoa, azaroaren 2an).
33 pilotarik eman du izena: benjamin kategoriako 12 eta alebin kategoriako 21.
Beotibar pilotalekuan elkartuko dira: 10:00etatik 11:15era alebinek izango dute saioa, eta 11:30etik 13:00era benjaminek.
Parte hartuko duten pilotariak ondorengo klubetakoak dira: Abantzu (Zestoa), Adospilota, Arkirun (Lezo), Arrasate, Azkoitiko Oteiza, Behar Zana (Amasa-Villabona), Hondarribia, Ilunpe (Azpeitia), Intza (Lasarte-Oria), Intxurre (Alegia), Lapke (Lazkao), Murumendi (Beasain), Oiarpe (Oiartzun), Otsabio (Lizartza), Pagazpe (Usurbil), Txapagain (Ordizia), Urnieta, Zarautz eta Ziotza (Zizurkil).
Beste saioetan bezala, igandean ere jolasak egingo dituzte denek elkarrekin, baita partidatxoak ere…
Pilota goxoekin ariko dira, eta federazioak eramango ditu.
Zuriz jantzita joan beharrik ez dago.
Disfrutatu!
