Lehiaketa

Eskuz binakako Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketa hasiko da

Eskuz binaka hasiko dira kadeteak, jubenilak eta ohorezko mailako nagusiak asteburuan.

Joan den asteburuan (2013-09-01) eman zitzaion hasiera 2013-2014 denboraldiari. Ezker Hormako eta Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketek jarri zuten martxan denboraldi berria.

Palako espezialitatearekin hasi zen Ezker Hormako Gipuzkoakoa, hain zuzen. Gizonezko nagusien mailan ari dira lehian eta 3 jardunaldiko ligaxka jokatu eta datorren asteburuan sartuko da azken fasean. Irailaren 20an (ostirala) jokatuko dira finalerdiak, eta irailaren 22an (igandea) finala. Andoaingo Arrate frontoiak hartuko ditu partidak.

Asteburu honetan ordea, eskuz binakako lehiari ekingo diote kadete, jubenil eta ohorezko mailako nagusiek. Hurrengoan hasiko dira Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gainontzeko espezialitateak.

Bestalde, Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, larruzko paletaz eta Enrique Abril txapelketak ere martxan daude.

Gogotsu hasi da beraz, 2013-2014 denboraldia.

Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke lehiaketa sistemak eta egutegiak. Eta, astero-astero, baita Emaitzak eta Kartelera ere.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.