Lehiaketa

Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketari ekin diote

2. urteko alebinak eta infantilak (1. eta 2. mailakoak) lehiatuko dira; martxoaren 29ko jardunaldian jokatuko dituzte finalak

Eskuz banakako lehia bukatuta, eskuz binakakoak hartuko dio lekukoa Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan. 2. urteko alebinak eta infantilak (hauek 1. eta 2. mailan banatuta) lehiatuko dira. Eta jardunaldi honetan (2020-01-12) ekingo diote txapelketari.

2. urteko alebinetan, 50 bikotek eman du izena, eta 9 multzo osatu ditugu. Eta infantiletan, 34 bikote lehiatuko dira 1. mailan, 6 multzotan banatuta, eta 47 bikote 2. mailan, 9 multzotan.

Bai alebinetan bai infantiletan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, urtarrilaren 12ko jardunalditik otsailaren 9kora bitarteMultzo bakoitzean 1. eta 2. postuan sailkatzen diren bikoteek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta 3. postutik 6.era bitartekoek eskualdeko txapelketak, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa.

Hiru txapelketa horietan otsailaren 16ko asteburuan hasiko da bigarren fasea, eta ligaxka hori martxoaren 5ekora bitarte luzatuko da.

Martxoaren 22ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdi guztiak.

Eta finalak martxoaren 29ko asteburuan jokatuko dituzte, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan.

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa eskuz binaka atalean daude jasota txapelketaren xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera atalean lehiari astez asteko jarraipena egiteko modua dago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.