Arteaga-Agirre eta Zubizarreta-Badiola bikoteak izango dira aurrez aurre lehen edizio honetako 2. mailako finalean, eta Urien-Espinar eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal bikoteak borrokatuko dira 1. mailako txapelaren bila; 18:30ean hasiko da jaialdia,
Amaitzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aurten estreinakoz antolatu duen eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Hain zuzen ere, ostiral honetan finalak jokatuko dituzte, Zestoan, 18:30ean hasita. Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Otsailak 8, ostirala, 18:30, Zestoa-Gurutzeaga
1. Eskuz binaka, 2. maila: ARTEAGA-AGIRRE / ZUBIZARRETA-BADIOLA
2. Eskuz binaka, 1. maila: URIEN-ESPINAR / NORA MENDIZABAL-MAIDER MENDIZABAL
2. mailako Arteaga-Agirre eta 1. mailako Urien-Espinar bikoteek finalerako zuzeneko txartela lortua zuten, ligaxka 1. postuan amaitu baitzuten. Zubizarreta-Badiola bikoak Aramendi-Orbegozori 2. mailako finalerdian irabazita lortu du finalerako beste txartela. Eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal Arrieta-Araiztegi bikotea mendean hartuta sailkatu da 1. mailako finalera. Hauxe izan zen joan den ostiralean (2019-02-01) Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatutako finalerdien jaialdia:
Otsailak 1, ostirala, 18:30, Azpeitia-Izarraitz
1. Eskuz binaka, 2. maila:
ZUBIZARRETA-BADIOLA 22 / ARAMENDI-ORBEGOZO 20
2. Eskuz binaka, 1. maila:
NORA MENDIZABAL-MAIDER MENDIZABAL 22 / ARRIETA-ARAIZTEGI 18
9 bikote lehiatu dira lehedabiziko txapelketa honetan, 4 1. mailan eta 5 2. mailan; hauexek:
1. maila
- Larrarte-Maddi Mendizabal
- Arrieta-Araiztegi
- Nora Mendizabal-Maider Mendizabal
-
Urien-Espinar
2. maila
- Eizagirre-Beloki
- Bergara-Bikario
- Arteaga-Agirre
- Aramendi-Orbegozo
- Zubizarreta-Badiola
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan ligaxkako hainbat irudi daude ikusgai.

