Lehiaketa

Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa jokatuko dute, estreinakoz

4 bikote lehiatuko dira 1. mailan eta 5 bikote 2. mailan; gaur hasiko da txapelketa, 2. mailako partidekin, eta urtarrilean gehituko zaizkio 1. mailakoak; otsailaren 8an jokatuko dituzte finalak

Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraituz, txapelketa berri bat sortu du denboraldi honetan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa.

Eta erantzun aparta jaso du, gainera: 9 bikote ariko dira nor baino nor gehiago. Bi mailatan banatu dira pilotariak: 4 bikote lehiatuko dira 1. mailan, eta 5 2. mailan. Klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, gainera, gomazko paletako txapelketan bezala, lehia orekatzeko eta hobetzeko helburuarekin. Hauexek dira lehendabiziko edizio honetako parte-hartzaileak:


1. maila

  • Larrarte-Maddi Mendizabal
  • Arrieta-Araiztegi
  • Nora Mendizabal-Maider Mendizabal
  • Urien-Espinar
     

2. maila

  • Eizagirre-Beloki
  • Bergara-Bikario
  • Arteaga-Agirre
  • Aramendi-Orbegozo
  • Zubizarreta-Badiola

Gaur bertan (2018-12-14) ekingo diote txapelketari 2. mailan ariko diren pilotariek, eta urtarrilaren 11ko jardunaldian gehituko zaizkie 1. mailakoak.

Lehenik, ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 25era bitartean. Partida guztiak ostiral arratsaldetan izango dira, Gipuzkoako hainbat herritan. Hauek dira, hain zuzen ere, aurreikusitako egoitzak (*oraindik konfirmatzeko):

  • Abenduak 14: Bergara
  • Abenduak 28: Azpeitia
  • Urtarrilak 11: Zaldibia
  • Urtarrilak 18: Legazpi
  • Urtarrilak 25: Zestoa

Finalerdiak otsailaren 1ean jokatuko dituzte, printzipioz Donostiako Antigua auzoan. Eta finalak otsailaren 8an izango dira, ziurrenik Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma atalean eta Kartelera txokoan dago txapelketaren inguruko informazio osoa kontsultatzeko eta astez aste jarraipena egiteko aukera. Eta, bestela, animatu eta azaldu frontoietara!

*Argazkiak: 'Urola Kostako Hitza' (handia) eta Goiena Komunikazio Taldea (txikia).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.