Lehiaketa

Eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak, igandean, Tolosan

Kadeteen 2. mailako eta jubenilen 2. mailako Gipuzkoako Txapelketako lehiak jokatuko dituzte, 11:00etan hasita, Beotibarren; Gipuzkoako gainontzekoak eta eskualdetako txapelketetakoak hurrengo jardunaldian izango dira. Gaztelekuk irabazi du 22 urtez azpik

Eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, igande honetan (2019-06-16), Tolosan. Hain zuzen ere, kadeteen 2. mailako eta jubenilen 2. mailako Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte, Beotibarren, 11:00etan hasita.

Gipuzkoako gainontzeko finalak (kadeteen 1. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak) eta eskualdetako txapelketetakoak (kadeteen 1. eta 2. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak, bai Ekialdeko lehian bai Mendebaldekoan) datorren jardunaldian, ekainaren 23koan, dira jokatzekoak.

Hona hemen asteburu honetako finalen jaialdiaren xehetasunak:

Ekainak 16, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar. GIPUZKOAKO FINALAK
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila:
CAMINA (Eibar) / IZAGIRRE (Goierri)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 2. maila:
MIQUEO (Tolosa) / GOIKOETXEAUNDIA (Tolosa)

Bestetik, joan den asteburuan Gipuzkoako Txapelketako beste hainbat final jokatu zituzten: hain zuzen ere, 22 urtez azpikoen larruzko paletakoa, eta zesta-punta banakako lehiarenak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila). 

Ondorengo lerrotan bildu ditugu emaitzak:

Ekainak 7, ostirala, 18:15, Donostia-Altza


1. Larruzko paleta, 22 urtez azpikoak:
REAL SOCIEDAD (Pagola-Pichel) 33 / GAZTELEKU (Alkorta-Ponce) 35

Ekainak 8, larunbata, 11:00, Zumaia-Aitzuri


1. Zesta-punta banaka, kadeteak:
URREISTI, EÑAUT (Danok Bat) 18 / AIZPURUA, L. (Zumaia) 25

2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
HERNANDEZ, V. (Donostia Jai Alai) 25 / MENDIZABAL, A. (Danok Bat) 23

3. Zesta-punta banaka, nagusiak 2. maila:
GARCIA (Gazteleku) 25 / HERNANDEZ, I. (Donostia Jai Alai) 23

4. Zesta-punta banaka, nagusiak 1. maila
AGUIRRE, EDUARDO (Zumaia) 24 / IZAGIRRE, A. (Beotibar) 25

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke espezialitate hauetako lehien inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.