Lehiaketa

Eskuz banaka eta eskuz binakako Gipuzkoako Elkarteen Arteko finalak

Oñati, Oiartzun, Amezketa, Urnieta eta Villabonan jokatuko dira eskuzko finalak.

2014-2015eko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako hainbat final ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan, eskuz binaka eta eskuz banaka ariko dira pilotariak.
 
Eskuz banaka kadeteak eta nagusiak ariko dira. Eskuz binaka kadeteen (1. eta 3.maila), jubenilen (1. eta 2.maila) eta nagusien (ohorezko maila, 1. eta 2.maila) finalak jokatuko dira.
 
 
Ondoren zehaztuko ditugu jaialdiak:
 
*Azaroak 28, ostirala, 20:00, Oñati:
 
-Eskuz binaka, kadeteen 3.maila: LEGAZPI (K.Arana-M.Iraeta) / ALOÑA MENDI (A.Otamendi-M.Urrutia)
 
 
*Azaroak 28, ostirala, 20:00, Oiartzun:
 
1.Eskuz banaka, nagusiak: OIARPE (J.Hernandez) / AURRERA SAIAZ (I.Iturbe)
2.Eskuz binaka, nagusien Ohorezko maila: USURBIL 1 (X.Santxo- A.Gorrotxategi) / ILUNPE (J.Larrañaga-D.Murgiondo)
 
 
*Azaroak 28, ostirala, 21:00, Amezketa:
 
1. Eskuz binaka, jubenilen 2. maila: HERNANI (X.Pagola-I.Urruzola) / ARRASATE (M.Moron-J.Egia)
2. Eskuz binaka, jubenilen 1. maila: LAPKE 2 (I.Zubizarreta-B.Garmendia) / ZAZPI ITTURRI (I.Egiguren-A.Erauskin)
 
 
*Azaroak 29, larunbata, 17:30, Urnieta:
 
1. Eskuz banaka, kadeteak: BERGARA (M.Balerdi) / GAZTELEKU (J.Osa)
2. Eskuz binaka, kadeteen 1. maila: URNIETA (J.Alberdi-I.Odriozola) / USURBIL ( H.Exposito-A.Aranguren)
 
 
*Azaroak 30, igandea, 11:00, Villabona:
 
1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: BEHAR ZANA 1 (M.Otaño-A.Esnaola) / BEHAR ZANA 2  (L.Erreka-I.Lizaso)
2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: OIARPE (A.Ugalde-I.Ugalde) / AURRERA SAIAZ 1 (A.Arteaga-J.Erasun)
 
 
Partida hauen berri duzue webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Espezialitate hauen guztien lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.