Lehiaketa

Eskolarteko Txapelketako alebinen kategoriako paletako finala jokatuko dute, larunbatean, Azpeitian

Olaberria eta Aia izango dira aurrez aurre, Izarraitz pilotalekuan; 16:00etan hasiko da jaialdia, eta lehendabiziko partida 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehia izango da, Ilunpe eta Hernani 1 taldeen artean

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako beste final bat ikusteko aukera izango da, asteburuan: alebinen kategoriako paletako lehia, hain zuzen ere. Larunbat arratsaldean izango da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 16:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida jokatuko dituzte: lehenik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehia eta, ondoren, finala.

Hauxe izango da jaialdia:

Maiatzak 20, larunbata, 16:00, Azpeitia-Izarraitz


1. Paleta, alebinak. 3. eta 4. postua:
ILUNPE (Urritz Goenaga-Anje Alkorta)
HERNANI 1 (Adur Salaberria-Ander Lopez)

2. Paleta, alebinak. FINALA:
OLABERRIA (Josu Soberon-Aritz Mayora)
AIA (Eki Aizpuru-Adur Arozena-Urtzi Zabala)

Txapellketaren xehetasun guztiak, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa txokoan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.